XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostia Gipuzkoa-ko hiriburua da, itsasegian kokatzen delarik Urumea hibaiaren bokalean.

Hedadura fisikoa 73,3 kilometro karratukoa du.

Bere mende Igeldo, Altza, Landarbaso, Zubieta, Añorga auzoak.

Hazkunde demografikoak, hirigune nagusi bezala, gorakada nabaria mende honen zehar.

Donostia-k 1.900 urtean 41.200 bizilagun bazituen 1.981 urtean 175.576-era iristen da.

1.975 urtean jatorriz donostiarra etzen %-eko 51,46-a baino.

Hazkunde demografikoak ere hau adierazten du, alegia, probintziatik jende aunitz etorri dela, 1.971 inkestan 36.365 euskaldun gisa azaltzen zena 1.981 urteko zentsuan, berriz, euskaldun osoen eta ia-euskaldunen kopurua 82.000 pertsonetara iristen zen.

Esan beharrik ez dago, zifra horiek ez direla batere fidagarriak, ezen-eta Donostia-ko kalean euskararen presentzia proportzio urrietan dabil, bertako euskaldunen kontzientzia eta erabilera, dena dela, nahiko problematikoa delarik.

Beraz, halako euskaldun multzo handia gune erdaldunetan barreiatua egoteak euskararen itoketa soziala suposatzen du egoera gehienetan, administrazioaren ahalegina hiria euskalduntzeko aski gaitza gertatzen delarik alde batzutatik.

Dudarik gabe, euskaldungoaren proportzioaren arabera euskara gehiago entzun behar litzateke Donostia-n.

Berriro, elebitasun estatiko baten sasi-oreka dago hemen auzitan, elebakar erdaldunak (monolingûe castellano) euskalduna Donostia-n erdara erabiltzera bultzarazten baitu, egoera askotan, hizkuntzaren sustituzioa indartuz.

Kondaira albora utzita, hau esan behar dugu, toponimiaren arloan, behintzat, Donostia-ko tokizenak masiboki euskaldunak direla eskualde topografiko gehienean, eta gutxiengo bat gaskoina.

Urgull, Monpas, Beloka, Aiete, Miralles, Miramon, Morlans, Amourous gisakoak nabarmen direlarik.

Gure zerrendan toponimoak eta oikonimoak 3.050 ingurura iristen dira.

Bertan gaur egun toki hiritartua edo urbanizatua den guneko izenak ere, Amara eta Antiguo aldekoak, kasu baterako.

Gure ustetan garrantzi handikoa du zonalde hiritar edo urbano batean honelako bilketak, (...).